Imagen: Ortodoncia Adultos y Niños

Helduentzako eta haurrentzako ortodontzia

Nola dituzu hortzak lerrokatuta?

Ortodontzia, hortzak lerrokatzeaz eta hozkada arazoak zuzentzeaz arduratzen den odontologiaren adarra da. Gainera, hortzen erupzioa eta masailezurren garapena gidatzen du. Horrela bada, oreka bat sortuko du aho aparatuan eta, ondorioz, baita lepoko zein bizkarraldeko hezurrean, eta aurpegiaren estetika ezin hobea lortuko dugu.

Gero eta haur eta heldu gehiagok dakite zer onura estetiko eta funtzional handiak dituen ortodontziako tratamendu batek. Ortodontzia, zenbait ortodontzia-aparaturen bidez burutzen da.

Ortodontzia-aparatuek hortzak zuzentzen dituzte hortz horiengan etengabeko presioa sortuz eta epe jakin batean kokapen zehatz batean mantenduz.

Bi motatakoak daude:

  1. Ortopediko aparatuak, hezur maxilarrengan dute eragina (adibidez, kokotsean jartzekoa, masailezurraren prognatismoa edo masailezur aurreratua zuzentzeko edo plastikozko plakak ahosabaia zabaltzeko).
  2. Beste aparatuek eragin zuzena dute hortzetan eta zenbait aleazioko metalezko arku batzuk ditu; horien gainean metalezko edo zeramikazko euskarri batzuk jartzen dira, bracket izenekoak; horiek hortzetan presioa egiten dute eta nahi ditugun kokagunetara eramango dituzte.