Imagen: Implantes y Cirugía Oral

Inplanteak eta aho kirurgia

Hortz piezaren bat behar duzu?

Inplanteak Aho kirurgia Inplanteak Inplanteak antza handiena dute guk ditugun hortz naturalekin. Hortzen bat falta bazaigu, konponbiderik onena dugu, inplantologiaren bidez ez baitira aldameneko hortzak kaltetzen eta hortz naturaletan inolako eraginik izan gabe berrezarriko da hortza.

Teknika honen bidez, falta diren hortzen ordez, titaniozko hariztatzeko inplanteak jartzen dira, eta finkoak, mugikorrak edo eta mistoak izan daitezke. Hortz inplanteak, euskarri egonkor, gogor, eraginkor eta iraunkorrak sortzeko dira; horren gainean protesi mugikor edo finko bat jarriko da; horrela bada, pazienteari funtzio egokia eta erosotasun atsegina itzuliko diogu, ahoaren estetika hobetuz.

Inplanteen bidezko hortzak jartzeko orduan, pieza bakar bat jar daiteke edo behintzat 2 inplante beheko masailezurrean eta 4 goiko masailezurrean protesi osoa eta mugikorrerako (jarri eta kentzeko modukoa); bestela, 5-6 inplante baino gehiagorekin protesi finkoa jar daiteke, torlojuen edo zementu bidez jarriko dira kasu bakoitzaren arabera.

Inplanteak ohiko kirurgiaren bidez edo kirurgiarik gabe egin daitezke Aho kirurgia Aho edo aurpegi-masailetako kirurgiaren bidez, ahoaren eta aurpegi-masailen eremuan ager daitezkeen gaixotasunak, kalteak eta akatsak diagnostikatzen eta kirurgiaren bidez konpontzen dira.