Imagen: Endodoncia

Endondontziari, kalean "nerbioa hiltzea" izena ematen diogu.

Hortzaren barrualdean dagoen eta hortzetan mina sortzen duen hodi-nerbio paketea errotik ateratzean datza. Hortzaren barrualdea garbituko dugu eta infekziorik gabe utziko dugu. Hortz bakoitzak barruan ontzi-sare bat du eta horiek banatu egiten dira hodi-sare bat sortuz; endodontziaren bidez hodi bakoitza garbituko dugu eta hortza egoki utziko dugu ondoren lehengoratu ahal izateko.

Pulpitis zorrotz eta kroniko atzeraezinetan erabiltzen da mina arintzeko tratamendu moduan, eta baita prebentziorako ere, lehengoratzeko tratamenduarekin bakarrik ezin dela hortz horren osasun ona ziurtatu ikusiz gero.

Endondontzia gehienak txantxar handiengatik egiten dira, txantxar horiek nerbioraino heltzen direlako eta min handia sortzen dutelako. Beste batzuetan, mami-gaitz kronikoa duten hortzetan egiten da; hau da, pazienteak infekzio baten ondorioz (nekrosia) nerbioa galdu du hortz horretan, baina ez du minik.

Endodontzia anestesia lokal bidez egiten da. Endondontzia jasan duen hortza ahulagoa da, beraz epe ertain edo luzean hortza apur daiteke. Gainera, txantxarra garbitzen dugunean, hortz-egitura handia galtzen da. Hori dela-eta, gomendagarria da portzelanazko koro bat jartzea hortz horiek gogortzeko eta epe luzean bere horretan izateko.