Imagen: Encías y Periodoncia

Hortzoiak eta periodontzia

Hortzoiak, Periodontzia Arazoak dituzu hortzoiekin?

Periodontzia odontologiaren espezialitate bat da eta batez ere hortzoietan eta hortz piezak eusten dituzten beste ehun batzuetan edo horien ordez dauden egituretan (hezurra, albeolarra, lokailu periodontala eta sustrai-zementua) eragina dituzten gaixotasunen prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua aztertzen ditu.

Hortzoien gaixotasun garrantzitsuenak: Gingivitis (inflamación de la encía) y Periodontitis (piorrea)

Prebentzioa Gomendioak eta tratamendua

Hortzoien gaixotasun garrantzitsuenak Gingibitisa (hortzoiaren hantura) Gingibitisa bakteriek sortzen duten gaixotasun bat da eta hortzoiak handitu egiten dira eta odoletan izaten dira. Hortzen artean gelditzen diren janari-hondakinek sortzen dute. Ez bada ahoa behar bezala garbitzen gaixotasun hau ager daiteke; estres fisikoarekin ere lotuta dago.

Gingibitisa ez bada behar bezala zaintzen, periodontitisa sor dezake; egoera kronikoa litzateke eta poltsa periodontalak agertuko dira, hortzak mugituko dira, odoletan hasiko dira hortzoiak eta hezur albeolarra gal daiteke; hortzak galtzeko arriskua oso handia da.

Periodontitisa (piorrea) Periodontitisa piorrea izenarekin ezagutzen da eta gaixotasun kroniko eta atzeraezina da; hasierako gingibitisaren ondorio izan daiteke, baina ondoren atzerapen gingibala gertatuko da eta hezur galera suertatuko da; behar bezala zaintzen ez bada, hortza hezur euskarririk gabe geldituko da.

Hori dela-eta, hortza galduko da. Batez ere 3. adineko pertsonek izaten dute gaixotasun hau, baina gaixotasunaren alderdi erasotzailea adin goiztiarretan ere ager daiteke eta azkar-azkar egingo du aurrera. Beraz, gazte horiek hortz piezak galduko dituzte. Bakterien plakaz gain, badira gaixotasun honetan eragina izan ditzakete beste zenbait faktore, hala nola, tabakismoa, diabetesa, mellitusa, netrufiloen defizita (Down Sindromea, Papillon-Lefêvre edo Marfan), etab.

Gaixotasunaren agerpena, aho higiene egokiaren bidez eta odontologora aldian behin joanez baino ezin da saihestu. Prebentzioa Hortzoiak behar bezala izateko garbiketa.

Gomendioak

Aldian behin azterketak egitea. Gaixotasun periodontalak izateko arriskua baduzu, arazoak berriz ager ez daitezen saihestu behar duzu. Odontologoari galdetu beharko diozu hortzetan lertzo hondar txikiena sumatzen baduzu.

Nahiz eta egunero-egunero hortzak oso ondo garbitu, bakteria arduradunek beste suntsiketa batzuk eragin ditzakete oso hilabete gutxitan. Tratamendua Odontologiako oinarrizko mantentze tratamenduen artean, zehaztasunez garbitzea ezinbestekoa da lertzo kopuru handiaren ondorioz hortzoietatik odola atera ez dadin.

Behintzat urtean 2 aldiz* espezialistara joatea gomendatzen dugu, ezen baieztatu baitugu hortz higieneko teknika onak dituzten gaixo askok, azken garbiketatik ohitura hori galtzen dutela hilabete batzuk igarota, baita egun batzuk igarota ere (hortzetako haria, eskuila, etab.).

* Hortz higienearen ohitura onen arabera, urtean behin egin daiteke. Sei hilabetean behin higiene profesionaleko kontrolak eginez gero, aho mantentzeko garbiketak burutzeko beste tratamendu sakonagoak erabiltzeko beharra gutxituko da.

Listuak dituen mineralak eta bakteriak erabakigarriak dira gure hortzetan lertzoa eta txantxarrak sortzeko.

Tratamendu periodontala eta mantentze saio "bikoitzak"

Periodontal izena dute hortzen inguruan dauden eta hortzak aho-zuloan osasuntsu mantentzen dituzten ehunek. Hortzoien azpian eta orokorrean ahoan lertzo kopuru handia edukitzearen ondorioz, bakteriek hezurrak eta hortzoiak erasotzen dituzte.

Periodontitis izeneko gaixotasun hau sendotzeko, tratamendu sakonagoa behar da, bai lan denborari dagokionez, bai zehaztasunari dagokionez, hortzetako sustraian dagoen faktore narritagarriak (lertzoa edo kalkuluak) modu mugatuan kentzeko.

Kuretajeak edo eta sustrai-leunketak, gaixotasun horrekin amaitzeko dugun tratamendu eraginkorrenerako prozedurak dira. Beste alde batetik, hortzoien odolusteen ondorioz, arinak zein gogorragoak izan (praktika klinikoan), profesionalek garbiketako saio bikoitzak egin behar izaten dituzte; horrela bada, bertako faktorearen (lertzoa edo kalkulua) kopuru handiena lehenengo saioan kentzen da eta hanturaren zein narritaduraren aurkako efektua lortzen da; egun batzuk igarota, behin betiko saio batean gelditzen den lertzoa kendu egiten da gaixoaren hortzoiak hobeto daudenean.